Mendiola Eraikuntzak Logotipoa
Hizkuntza:  Gaztelania

 Enpresaren aurkezpena

J.C. Mendiola Eraikuntzak, S.A. enpresa 1973ko urtarrilaren 13an sortu zen; hala ere, banako enpresa moduan, 40ko hamarkadaren hasieratik sortuta zegoen.

Enpresa honek pabiloi industrialak, etxebizitzak eta urbanizazio-lanak egiten ditu.

Batik bat, Goierri inguruan egiten du lan.

Obreroak

Azkenaldian erakunde publiko nahiz pribatuentzat egindako obrarik garrantzitsuenak hauek dira:

  • Arcelor Alambrón Zumárraga, S.A: Zumarragako lantegian mota askotako obrak egin dira.
  • Zumarragako Udala: zenbait kaletako urbanizazio-lanak (Antonino Oraa, San Gregorio, Etxeberria auzoa, Euskalherria etorbidea), panteoiak, la Antigua etorbideko aparkalekua, Aguinaga auzoa...
  • Urretxuko udala: Udaletxeko eraikina berritzea, Kultur Etxeko eraikina, Labeaga kalean plazak urbanizatzea, Iparragirre kaleko zolaketa berritzea, Gernikako Arbola plaza birmoldatzea, Mundo Mejor auzorako sarbidea urbanizatzea, Eguneko Zentroaren urbanizazio-lanak, Santa Barbara taldearen urbanizazio-lanak, Areizagako zoladura berritzea, Kultur Etxeko igogailua, Gaztetxeko igogailua...
  • Urretxuko Ikastola: Ikastolaren eraikina eta urbanizazio-lanak.
  • Legazpiko industrialdea: eraikitze- eta urbanizazio-lanetako obra zibila.
  • Talleres Riza: pabiloiak eraikitzea eta urbanizazio-lanak (Zumarraga).
  • Urretxuko industrialdea: pabiloiak eraikitzea eta urbanizazio-lanak.
  • Guardigain: etxebizitzak, txaletak eta urbanizazio-lanak Idiazabalen.
  • Legazpiko eskolak: ikastetxerako eraikinak egitea (Zumarraga).
  • Urola Garaia: politekniko berrirako eraikinak berritzea eta eraikuntza berriak egitea.
  • Modelos Ezguba: pabiloia eraikitzea eta urbanizazio-lanak (Urretxu).
  • Labekoa, S.A: pabiloiak eraikitzea (Zumarraga).
  • Ormaiztegiko Udala: espaloiak eta bidegorria egitea.
  • Zegamako industrialdea: industrialdeko urbanizazio-lanak, oro har.
  • Zumarragako industrialdea: urbanizazio-lanak eta pabiloi industrialak.
  • Gabiriako Udala: Udaletxearen guneko eta aisialdi-guneko urbanizazio-lanak.
  • Legazpin eta Urretxun zenbait industria-sustapen.

Enpresan 40 langile finko daude. Eta,lanak egiteko, behar adina arduradun, ingeniari, aparejadore, obra-arduradun, enkofratzaile, igeltsero eta makina ditu.

Hasiera

Aurkezpena

Obrak

Kokapena

Harremanetarako